Atera kontuak: sagardotegientzat gomendioak

Hona hemen otsailaren 21ean ETBko ATERA KONTUAK saioan egin nuen kolaborazioa. Hemen dituzue saioan egin dudan gidoia eta irudiak. Bukaeran bideoa aurkituko duzue.


Sagardotegi garaian gaude bete-betean eta oso maiteak baditugu ere, tenplu “sagarratu” hauek hobetzeko gomendioak dakartzat gaur.
Adibidez, sagardotegiak hotzak dira, eta hori frogatzeko pasa den asteburuko argazkia bat ekarri dut. Hortxe ikusten ditugu pinguinoak, lasai ederrean upelen artean, eta nola ez, Juanito Oyarzabal ere bertan. Berak ez dauka hotzik, baina gainontzeko lurtarrak bai. Egia da gauak aurrera egin ahala sagardoaren poderioz berotzen joaten garela, baina kalefakzio zentrala jartzea ere ez legoke gaizki, ezta? Edo bestela zer dakit, asto-manta edo poltsa bero batzuk.

Barretartia_ETB_JuanitoOiarzabal_0001

Txotx egiterakoan ez daukagu inolako edukaziorik. Denak basatiak bezala joaten gara kupelera, arrapaladan, eta berdin zaigu aldamenekoari ukalondoa saihetsetan sartzen badiogu ere. Irristatu ere bat baino gehiago egiten da hemen. Txartel gorri asko ateratzeko moduko sarrerak egoten dira bertan. Horregatik, nire proposamena harategietan eta bestelako dendetan bezala, txotx egiteko txandak hartzea izango litzateke. Era berean, zebra-bidea eta kono laranja batzuk ere jarriko nituzke, inolako istripurik egon ez dadin.

Barretartia_ETB_ZalbideTxotx_0001

Sagardotegien estetika ere aldatu egingo nuke zerbait. Nik uste dut modernizatu egin beharko liratekeela eta XXI. mendera egokitu. Are gehiago esango dut; uste dut sagardotegiak munduan zehar zabaldu egin beharko genituzkeela, kultuzko tenpluak bihurtzeraino. Nola? Ikusi ezazue:

Apple Store At 5Th Ave, New York City

Musika aldetik ere internazionalizazioa bilatu beharko genukeela iruditzen zait. Hau da, trikitixa bai baina ikuskizuna ere bai izan beharko luke lelo berriak. Horretarako artista famatuak ekar ditzakegu sagardotegi world tour bat egiteko. Urrutira joan beharrik, ni aurtengo denboraldirako kontratatuko nituzke Kalakanekoak eta Madonna!

Barretartia_ETB_KalakanMadonna_0001

Beste proposamen bat: afaltzen ari garen bitartean musikaz gain, gure jakintza areagotu dezakegu. Eta nor hobe txotxaz hitz egiteko Jakoba Errekondo baino? Sagardoaren Jauna, Landareen mesiasa eta nola ez, Atera Kontuak-eko kolaboratzailea! Txotx egiten ari garen bitartean sagardoaren 10 mandamenduak erakutsiko dizkigu!

Barretartia_ETB_JakobaErrekondo_0002

IKUSI BIDEOA

Vz8F54se

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s