Zerk jartzen gaitu bero-bero?

Hona hemen otsailaren 14an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak.

Entzun saioa (8:15. minututik aurrera)

—-

Gaur Balendin deunaren eguna da., maitasunaren eguna. Baina nik gaur sexuaz hitz egingo dut, zehazki, galdera honi erantzuten saiatuko naiz: zerk jartzen gaitu bero-bero?

Izan ere, pasa den astean puzkerrei buruz aritu ginen eta saio horretan gauza asko ikasi genituen, tartean, zer zen Eproktofilia: puzkerrekin eszitatu egiten diren pertsonak sentitzen dutena (usaina naiz soinuarekin).

Beno, ba Zenbat buru hainbat aburu esaten du esaera zaharrak eta eszitazio kontuetan eta horrela dela esan behar dugu. Hau da, oso gauza desberdinek jartzen gaituzte bero-bero. Adibidez,

simpsonAlorgasmia: zure bikotea ez den beste norbaitengan pentsatzeak sortzen dizun beroaldiari deitzen zaio. Nik uste dut ia guztiok noizbait izan garela alorgasmikoak, ezta? Nik adibidez, izena aipatu ez dudan kantari bibotedun batengan behin baino gehiago pentsatu izan dut!

brianAutagonistofilia: beste norbaitek zu biluzik ikusteko egoerak sortzea. Adibidez, etxeko gortinak zabalik uztea bizilagunak larrubizirik ikus zaitzan. Hau nahi gabe asko egiten da, adibidez logelako leihoa irekita uzten duzunean aireztatzeko, eta dutxatu ondoren ahaztu egiten zaizunean denek ikus zaitzaketela.

kissAxilismoa: bikotearen besazpian masturbatzea. Hemen, benetan, ez dakit zer nolako iruzkin egin. Galdera bat otutzen zait: belaunatze-aldearekin ere balioko du edo beste izen bat edukiko du?

dantzaTxoreofilia: Dantzan egiten dugunean kitzikatzea. Txoreofilia hitza, argi dago, koreografiatik dator, edo txoreografiatik. Zer nahi duzue esatea, ni soltean fandango eta arin-arina hasten naizenean halako zirrara sartzen zait...

 

arropaKlastomania: bikotearen barruko arropa kendu eta puskatzeak sorrarazten dizun eszitazioa. Hau batzuetan naturalki gertatzen da bularretakoa ezin duzuenean askatu, adibidez. Banku mundialera sartzea baino zailagoa izaten da askotan! Hau aberatsen kapritxoa dela iruditzen zait: kreditu lerroa ireki behar duzulako mertzerian hainbeste kulero eta galtzontzilo erosteko.

zuhaitzaDendrofilia: zuhaitzen kontra igurzteak sorrarazten duen plazera. Lizarra eta urkiarekin izan daiteke, baina Kontuz, pinua eta batez ere eukaliptoarekin!

Falofilia: zakil handiekiko erakarpena sentitzea. Ez dut aurkitu bulbarentzat baliokiderik. Nola da posible? Horrekin batera,  microgenitalismoa ere existitzen da: hau da, genital txikiak gustatzen zaizkien pertsonak.

belarriakGinotikolobomasofilia: belarri-gingilak txoratzen dutenek pairatzen dute hau. 

 

 

Ipsofilia: Norbere buruarekin bakarrik eszitatzen dena. Gotzon Garateren atsotitzen bildumatik esaera zahar hauxe: Ardi bakarrak, nonahi belarra.

Misofilia: Arropa zikinak erakartzen duena. Ez dadila sartu nire etxera, bestela gainetik kendu ezinda egongo naiz eta.

ilaraPoliterofilia: orgasmora iristeko bikote sexual jarraituak behar izaten dituena. Maratoilari sexuala, alegia!

 

 

Sitofilia: masturbatzeko janaria erabiltzea. Adibidez, luzokerra (pepinoa), platanoa, meloia, sandia,... Ez duzue berdin ikusiko fruta-denda hemendik aurrera, ezetz!

frutas

 

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s