Hona hemen otsailaren 7an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak.
Entzun saioa (8. minututik aurrera)
Aspaldidanik landu nahi izan dut gai hau: puzkerrak! Zientziaren arabera, ba al dakizue zenbat puzker botatzen ditugun egunero?
Puzker kantitatea kalkulatzeko orduan garrantzitsua da NON BIZI GAREN jakitea. Zergatik? Gero eta altuera handiagoan bizi, orduan eta puzker gehiago botatzen ditugulako. Honen arabera, Abaurregainako biztanle batek Biarritzeko herritar batek baino puzker gehiago botako ditu egunero.
Bataz beste, gizon eta emakumeok puzker kantitate berdinak botatzen ditugu. Bai, halaxe da. Badirudi gizonak puzkarrero fama handiagoa dutela, baina hori da sozialki emakumeoi ez zaigulako eman puzkerrak askatasunean botatzeko eskubidea. Bota ditzagun puzkerrak askatasunez! Hori bai, zientziaren arabera, emakumeon puzkerrek usain txarragoa dute. Zergatik? Sulfuro hidrogeno gehiago dutelako.
Hil ondoren puzkerrak botatzen ditugu. Bizitza amaitu ondorengo 3 ordutan puzkerrak bota ditzakegu. Gorputzean dagoen airea hesteen bidez ateratzen delako gertatzen da hori.
Eproktofilia zer den badakizue? Ba puzkerrekin eszitatu egiten diren pertsonak sentitzen dutena da. Usaina eta soinuarekin ere bai!
Labe holandarra egin duzue inoiz? Izena ez dakit nondik datorkion, egia esan. Ohean zaudela puzkerra bota eta manta azpian sartzen zara. Nik uste dut denok egin izan dugula bakarrik daudenean, baina jende gehiagorekin?
Puzkerrak sukoiak dira, inflamableak, alegia. Izan ere, %59a nitrogenoa, %21a hidrogenoa, %9a karbono dioxidoa, %7a metanoa eta %3a oxigenoa dira. Gainontzeko %1a sufrea eta beste elementu batzuk osatzen dute, eta sufrea da hain zuzen ere usain txarra ematen diona. Gas pilaketagatik leherketak egon daitezke. Beraz, sufre kantitate handia duten janaria jaten badugu, gazta, arrautzak, aza,...
Honekin lotuta, puzkerrak arazo bat dira espazioan. Esan dugun bezala, gas pilaketek leherketa sortarazi dezakete, eta noski, espazio-ontzian ezin dugu leihoa ireki giroa aireztatzeko. Hori dela eta astronauten dieta alde horretatik ere zaindu egiten da. Alegia, puzker gutxiago bota ditzaten.
Hegazkinean puzker gehiago botatzen ditugu. Lehen aipatu bezala, puzker gehiago botatzen ditugu altuera handiagoan gaudenean, beraz, pentsa hegazkinean milaka metrora gaudenean! Konpainiak horren jakitun dira eta ematen duten jana puzker gutxiago bota arazteko pentsatuta daude.
Hainbat ikerketen arabera, Puzkerrek 3 metro segundoko abiaduran ateratzen dira eta 10 eta 15 segundo beranduago usaindu daitezke.
Bataz beste, 14 puzker botatzen ditugu Euskal Herriko biztanleok.