Neguan bero egoteko…

Hona hemen urtarrilaren 24an Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan egin dudan kolaborazioaren gidoia, irudiak eta loturak.

Entzun saioa (10: 15. minututik aurrera)



Aurtengo negua negu izaten ari da, aspaldiko partez. Nola egiten zuten garai batean? Gure aiton amonek ez zuten berogailu zentralik, eta beheko sua edo ardi-larruarekin ederki moldatzen ziren. Eta gu, berriz, hotz piska batekin txepeldu egiten gara. Hori dela eta, neguan bero egoteko gomendioak emango ditut.

giphyJAN. Neguan garrantzi berezia izaten du janak, hori baita gure erregaia. Zein gustura jaten ditugun eguraldi txarrarekin lapikokoak ezta? Babarrunak, txitxirioak, dilistak,... Horiek bai berotzen gaituztela barrutik eta kanpokoa ere berotu egiten dugu. Ez didazue esango berdina denik entsalada neguan edo udan jatea, eta alderantziz, uda betean ere eltzekoak ahoratzea.

arropaARROPA. Euskaldunok badugu neguko zamarra, jertse eta horrelakoak janzteko ohitura. Askotan ezagutzen dugu euskalduna mendiko jantziengatik. Baina ondo dago gogoratzean neguan tipula teknika erabili behar dugula. Hau da, geruza edo kapa desberdinak bata bestearen gainetik jartzea.

suaETXEKO PUNTU BEROENETAN EGON. Sukaldea izaten da gehienetan etxeko tokirik epelena. Batzuk beheko sua izango dute (a zer nolako zortea!). Beraz, bero puntu hauetatik gertu egotea komeni da.  Gaztañan, baserrian hazitakoa naiz eta gure bero iturri nagusiak bi dira: sukaldea ekonomikarekin eta egongela butanoarekin. Tarteko gela eta pasiloetan Frozen filma egiteko moduan egoten gara. A zer nolako korrika-saioak egiten nituen dutxatik gelara joateko, tartean hipotermia bat emateko arriskua nuen eta! Eta katarro gutxi hartzen nituen, ez pentsa! Orain berriz, gure etxean berogailua jarri, bata jarri eta hoztuta egoten naiz. Zeharo eskastu naiz, Hau marka!

eskailerakARIKETA EGIN. Berotzeko gorputza mugitzea bezalakorik ez dago. Aukera bat da abdominalak egitea, edo igogailua erabili beharrean eskailerak igotzea. Hoztuta gaudela? Pasiloan korrika txikian hasi gaitezke, edo eta patata tortilla egiten ari garen bitartean sentadilla batzuk egin ditzakegu. Nik hotza baldin badaukat etxean daukagun untxiaren kaiola garbitzen hasten naiz, eta segituan berotzen naiz, aizue!

esneaESNE BEROA. Lotarako orduan alditxartuta bagaude esne beroa edo infusio bat hartu dezakegu. Erlaxatzeaz gain, logura emango digu eta azkar berotu egingo gaitu. Hori bai, gero beharbada gauerdian pixagurerekin esnatuko gara. Baina aizue, dena ez da posible.

tximinoaBAINUA. Beste aukera bat berotzeko bainu eder bat hartzea da. Egia da denbora eta energia gehiago behar dugula horretarako, baina ez didazue esango ez dela aukera zoragarria neguko egun hotz edo euritsu baterako. Nik aholku hau erdizka jarraitzen dut, izan ere, etxeko bainuontzia txikia da eta bertan sartzen naizenean edo hankak edo bularra kanpoan utzia behar ditut.

maindireaMAINDIREAK.  Kotoizko izarak felpazkoengatik aldatu. Pijamarekin ere berdina egin dezakegu. Izan ere, ez dago ezer okerragorik ohera sartu eta izoztutako izara artean sartzea baino. Gero horrekin batera manta ederra jarri edo nordikoa gainetik eta goxo-goxo egongo gara. Baserrian bizitzen nintzenean bakoitzak 4 edo 5 mantarekin lo egiten genuen.

masajeaMASAJEAK. Eskuetan eta oinetan masajeak eman. Odol zirkulazioa hobetuz, gure gorputzeko tenperatura handitu egiten du. Nik arazoa izaten dut oinekin, izan ere, izugarrizko kilimak dauzkat eta ezinezkoa dut masajea ematea.

450_1000

 

POLTSA BEROA.  Niretzat, zalantzarik gabe, berotzeko tresna onena eta maitatuena poltsa beroa da. Zer nolako gozamena den ohera sartu eta hanketan goxotasun zoragarri hori aurkitzea. Azpi-baloratutako plazera da!

BESTE NORBAITEKIN LO EGIN. Denok dakigu filmetan ikusi dugulako. Hotzagatik hiltzear daudenean  gorputzen berotasuna bilatu behar da. Printzipio berdina aplikatu behar dugu ohean sartzerakoan ere. Normalean beti egoten da bat oinak izoztuta dituena eta bestearengana (edo besteengana) hurbiltzen da berotzeko asmoz. Bero iturria den pertsona horrek normalean gaizki hartzen du hurbilketa hotz hori lehen une batean, baina egia da gorputzak aurkitzerakoan aukera asko daudela azkar berotzeko. 

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s